Dirulaguntzen ebazpen proposamenak kaleratu ditu Usurbilgo Udalak. Horien arabera, 180.685,15 euro banatuko lirateke laguntzetan, kultura, kirola, hirigin-tza, ingurumena eta gizarte zerbitzuetako arloei dagozkienak.

Oraingoz, alegazio epean daude, uztailaren 14ra bitartean: alegaziorik ez bada, behin betikoz onartuko dituzte Tokiko Gobernu Batzordean, uztail amaieran.

Kultura sailari dagokionez, bi dirulaguntza lerroren ebazpenen berri eman dute. Batetik, kultur egitasmoak gauzatzeko eta bestetik, lehenengo aldiz banatuko den kultur sorkuntzarako lerroa.

Kirol sailean, hiru dirulaguntza lerro daude: kirol elkarteen ohiko kirol egitasmoak burutzeko, kirol egokituko jardueretarako eta kirol elkarte ez direnek kirol jarduerak burutzeko.

Hirigintzari dagokionez, bi dirulaguntza daude. Batetik, igogailuak instalatzeko eta bestetik, etxebizi-tzen alokairurako.

Gizarte zerbitzuen sailean, hiru dirulaguntza lerroren ebazpenak eman dituzte, baina bietarako soilik egon dira eskaerak: desgaitasuna edo mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako eta gizarte zerbi-tzuen arloan egitasmoak burutzeko. Deserrotze arriskuan dauden senideentzako eskaerarik ez da izan.

Nekazaritza eta abeltzaintza egitasmoak gauzatzeko hamar eska-tzailek jasoko dute laguntza.

Azkenik, ingurumenerako, hamar eskaera jaso dira, baina baztertuak izan dira guztiak.