Azpeitiko Udalaren bidez datorren ikasturtean urritik ekainera bitartean ikastaroa eskaini nahi duten norbanako zein elkarteek irailaren 2ra bitartean izango dute beren proposamena aukezteko epea Herritarren Arreta Zerbitzuan.

Interesatuek txosten bat aurkeztu beharko dute, ikastaroen helburua, edukiak, metodologia, iraupena, egutegia (egun eta ordutegi proposamenarekin), prezioa, eta nori zuzenduta dagoen zehaztuz. Beharrezko lokalaren ezaugarriak ere azaldu beharko ditu.

Udalak Azpeitian ikastaroren bat eman nahi dutenei proiektua aurkeztera animatzen ditu. Edonola ere, aurkeztutako proposamenak aztertuta, Parekidetasun teknikariak, Hezkun-tza teknikariak eta Gizarte Zerbitzuko teknikari arduradunak osatuko duten Batzorde teknikoak erabakiko du zein ikastaro onartu eta zein baztertu.

Udalak ikastaroaren zabalkundea egingo du eta saioak eskaintzeko lokal egokia jarriko du ikastaroa emango duenaren esku. Honek, berriz, lokala txukun mantentzearen ardura izango du, ikasleen zerrenda aurkeztu beharko du eta ezingo du inolako produktu edo zerbitzurik saldu.