Pasaia: Herriko lau barrutiak zehartzen dituen ihes-jokoa aurkeztu dute
'Pasaiako Sekretua' izeneko ihes-jokoa aurkeztu du Pasaiako merkatarien elkarteak, Laurak Batek, kalean jostatzeko. Joan den asteburutik uztailaren 24ra arte herriko lau barrutietan APP baten bidez pista batzuk jarraituz misterio bat argitu beharko da.
Jolasa Blas de Lezo pertsonaian oinarrituta dago. Istorioak konta-tzen duenez, Blas de Lezok plano bat eman zien Pasaiako merkatariei, altxor baliotsu batekin hondoratutako galeoi baten kokapen zehatzarekin. Mapa hiru zatitan banatu zen, eta zati horiek Pasaiako barrutietan sakabanatuta daude. Jolasaren helburua da zati horiek biltzea, sekretua argitzeko.
Jolasean zehar, pistak lortzeko hainbat erronka gainditu behar dira, eta horiekin Laurak Bat elkarteko hainbat establezimendutan deskontuak lortuko dituzte jokalariek.
Gainera, adin-tarte bakoitzeko onenak 500 euroko saria eskuratuko du, eta jolasa osatzen duten parte-hartzaile guztien artean zozketak egingo dira. Hiru adin-tarte daude: 12-14 urte, 15-17 urte eta 18 urtetik gorakoak.
Jolasaren aurkezpenean, Raquel Domínguezek, elkarteko idazkariak, jakitera eman zuenez, jokoak hiru helburu zehatz dauzka: "Batetik, turismoa erakartzea eta Pasaiara hurbiltzen diren turistei aditzera ematea ez garela San Juan eta San Pedro bakarrik, Trintxerpe eta Antxo ere hemen gaudela. Eta, bide batez, herrian kontsumoa handitzea lortzen badugu, bada askoz hobeto".
Bigarren, txikienek parte hartzeko kanpaina bat egin nahi zuten. "Oro har, helduei zuzentzen gatzaizkie, eta konturatu gara garrantzitsua dela gure etorkizuneko bezeroei gure berri ematea, eta erakustea tokiko merkataritza funtsezkoa dela auzoak eta herriak bizirik manten-tzeko", gaineratu zuen.
Azkenik, barrutien arteko mugikortasuna bultzatzeko asmoa dute. "Perco planak begiak zabaldu zizkigun, lau barrutiak batu eta lotzeko beharrari dagokionez" amaitu zuen.
Hasiera batean, jokoaren APPa gaztelaniaz soilik egitea erabaki zuen Laurab Batek, baina, arrakasta handia izan duela ikusirik,elebitan egiteko aukera egongo da laster.
Jolasa Donostiako Escape Donostiak garatu du.
Temas
Más en Bertan
-
La arrasatearra Nerea Baena y el legazpiarra Oier Talledo han ganado la San Silvestre de Urretxu y Zumarraga
-
El bertsolarismo inaugurará el año en Debagoiena con dos citas de primer nivel
-
"Ha sido duro, he estado cerca de abandonar el desafío, en especial tras el ataque del mastín; temí por mi vida"
-
Kiruri y Sein Briko, 175 años con las puertas abiertas a sus clientes en Azpeitia