Síguenos en redes sociales:

San Joan jaiak hasiko dira ostegunean

San Joan jaiak hasiko dira ostegunean

Ostegun eta ostiral honetan San Joan jaiak ospatuko dira Urretxun. San Joan bezperan Iparragirre Balerdi musika tailerrekoak izango dira kalera irteten lehenak: kalejira egingo dute, 18.00etan. Jose Mari Lasa plazatik Domingo de Mendiaratzera joango dira eta handik Zubimusura, Gernikako Arbola plazara eta Areizaga-Kalebarrenera. 20.00etan hirurrena egingo dute Santa Barbaran eta 20.30an San Joan arbola jarriko dute bertan. 21.00etan Lizarriturri txistulari elkarteak kalejira egingo du eta 22.30ean sua piztuko dute.

Larunbatean San Joan eguna ospatuko dute Santa Barbaran. 10.00etan udal agintariak udaletxetik Santa Barbarara joango dira, txistulariek eta dan-tzariek lagunduta. 10.45ean, Zuhai-tzaren Soinua kolektiboko txalapartariek deia egingo dute. 11.00etan meza egingo dute. Ohiturari jarraituz, loreak bedeinkatuko dituzte. Elizkizunean bertsolariek eta Lurra taldeko dantzariek parte hartuko dute. Ondoren, dantzariek aurreskua dantzatuko dute agintariei ongi etorria emateko.

11.00etan toka txapelketa hasiko da. Tiraldiak 11.00etatik 13.15era eta 16.00etatik 18.00etara izango dira. Izen-ematea 11.00etatik 12.00etara eta 16.00etatik 17.00etara izango da. Sari banaketa ekitaldia 18.30ean izango da.

12.15ean Lurra taldekoek dantza saioa egingo dute eta 12.30ean Irimora igoera hasiko da. Parte hartu nahi dutenek, herrikrosa.eus webgunean eman behar dute izena. Egunean bertan ere eman ahal izango da. Sari banaketa ekitaldia 13.00etan izango da. 13.15ean, berriz, herri kirol desafioa egingo dute. Auzoko bi taldek neurtuko dituzte indarrak. Ekitaldia bertsolariek girotuko dute.

14.30ean herri bazkaria egingo dute. 16.30ean haur eta gaztetxoen-tzako jolasak eta erromeria txikia egongo dira. 18.00etan erromeria hasiko da, Erdizka Lauetan taldearekin. 20.00etan Irrintzi txapelketa hasiko da. 21.00etan, Santa Barbaran elkartutako guztiek jaitsiera egingo dute. Txistulari, dultzainero eta trikitilarien laguntzarekin jaitsiko dira herrigunera. Bertan, 21.30ean, erromeria egingo dute Gauargi taldearekin.

San Joan egunean Santa Barbarara autoan igo nahi dutenek, baimena eskatu beharko dute udaltzaingoaren bulegoan. Gaur da horretarako azken eguna. Udalak autobus zerbitzua erabiltzera animatu ditu herritarrak. Doakoa eta erosoa izango da. Autobusa gelditu gabe ibiliko da, 10.00etatik 20.30era. Geltokia Labeaga 33 Gn egongo da (Madayan). l