- Seaska haur eskolak jolastoki berria du. Lanak amaituta, aurrerantzean, Seaskan matrikula-tzen diren haur txikiek jolasteko eremu berri eta ederra izango dute.

Dagoeneko jolastokia estreinatu dute, atzo irten baitziren lehen aldiz haurrak eta bero handia bazen ere, oso gustura aritu ziren jolasean. Seaskako hezitzaileak pozik agertu dira eraberritzearekin eta udalak ere balorazio oso positiboa egin du.

Lehen zegoen kautxozko lurzoru zaharkitua kendu da eta egurrezko etxola lekuz aldatu da. Gainera, belar artifizialaren azalera berri batzuk ezarri dira; akazi egurrezko enbortxoak eta pergola berri bat jarri; hondarrarekin jolasteko eremu berria sortu; tutu handi jarri dira; eta egurrezko elementu berriak jarri dira.

Guztira, 22.527,10 euroko inbertsioa egin du Udalak eta Kimu bat enpresa izan da proiektua diseinatu eta lanak exekutatu dituena.

Udal gobernuak adierazi du kalitatezko Haur Hezkuntza publikoaren alde lanean jarraituko duela eta "zerbitzua doakoa izan beharko lukeela" aldarrikatu du. Zentzu horretan, Seaska haur eskolako matrikulazioak ordaintzeko udalaren dirulaguntza martxan dagoela gogorarazi dute udal ordezkariek.