Sagardo Eguna bueltan da Lezon
- Ekainaren bigarren astean Euskal Jaiak ospatuko dira Lezon, bi urte eta gero ohitura berreskuratuz. Osasun egoerak hoberantz egin duenez, aurten festa hauek berreskuratzea erabaki dute.
Guztira, zortzi ekitaldi antolatu dira gaurtik igandera arte. Alabaina, ekitaldi nagusia bihar 18.00etan izango da Sagardo Eguna burutuko delako.
Honenbestez, gaur 21.00etan Murixka dantza taldeak ikasturte amaierako ekitaldia eskainiko du Bekoerrota kiroldegian. Sarrera doakoa izango da.
Bihar egun handia izango da. 9.30ean diana hasiko da Munttar Lezoko txistulari elkartearekin eta 11.00etan Euskal Dantzazaleen erromeria deitua dago. Goizeko egitaraua Dantzaleak eta Patxi Perez taldeak 12.30ean Gurutze Santuaren plazan eskainiko duten emanaldiarekin amaituko da.
Gurutze Santuaren plaza berriro ere jendez gainezka egongo da 18.00etatik aurrera Sagardo Egunari hasiera ematen zaionean. Ekitaldi honen berezitasun nabarmenena da Lezoko sagarraren eta Lezoko baserrietan egindako sagardoa soilik dastatzen dela. Aurten XXII. sagardo dastaketa eta txapelketa burutuko dira eta herriko hamaika baserrik parte hartuko dute.
Azkenik, igandea ere 9.30ean esnatuko da Munttar Lezoko txistulari elkartearen dianarekin. Egun horretako zita nagusia herri kirolen emanaldia izango da, emakumeen presentzia nagusia izango delarik.
Izan ere, 12.30ean Gurutze Santuaren plazan, Karmele Gisasola Zenikazelaia eta Uxue Dorronsorok bere indarrak pentatloian, bost frogetan, neurtuko dituzte. Gainera, altuerako aizkora lanetan, Manolo Cañamares arituko da.
Euskal Jaiekin amaitzeko, 20.30ean Sukar taldearekin dan-tza izango da herriko plazan.
Temas
Más en Bertan
-
Txikilandia vuelve a Arrasate un año más, fiel a su esencia y lleno de novedades
-
Aretxabaleta: Basotxo abraza a la generación del 35 en un homenaje cargado de memoria y agradecimiento
-
EAJ/PNV de Andoain presenta una batería de propuestas para 2026 ante la "inacción de EH Bildu"
-
El Ayuntamiento de Irun organiza un curso gratuito de lenguaje de signos para jóvenes