-Eguraldi bikaina lagun, jende askok parte hartu zuen Xabier Ormazabal Mendi Festaren ekitaldietan larunbatean . Egun osoan zehar egon ziren ekitaldiak. Goizean boulder irekia egon zen, haurrentzako jolasekin eta tailerrekin. Eguerdian eskalada topaketa herrikoia egin zuten.

Arratsaldean eskalada desafioa egin zuten: Federazioko gazteek, Esther Cruz, Patxi Usobiaga, Ane Hernani, Gorka Karapeto, Leire Agirre eta Iker Pou beteranoekin indarrak neurtu zituzten. Gazteak nagusitu ziren

Iluntzean 2021eko bekaren irabazlearen izena eman zuten ezagutzera Labeaga aretoan. Bukatzeko, mendi zinema emanaldia egon zen toki berean. Itziar Zabalaren Amagana, Mikel Gurrea eta Haizea Osesen Heltzear eta Pou anaien Aupa Pou. Bizitzaren sokari lotuta pelikulak eman zituzten.

Beka Maialen Rojo 24 urteko eskalatzaile gasteiztarrak irabazi du. Bekaren laguntzarekin Alpeetan bide berri bat irekitzen saiatuko da (Chamonix-etik gertu, eremu bakarti batean).

Festa hau Xabier Ormazabal zenaren omenez antolatzen da. Andoni Ormazabal anaiak eskerrak eman nahi dizkie antolaketa lanetan lagundu duten guztiei.