Síguenos en redes sociales:

Oiartzunek inoizko atsolor parte-hartzaileena ospatu du

Igandean Arizmendieneako lorategian 55 haurrei harrera egin zitzaien eta bertan izan ziren aiton-amon asko ere

Oiartzunek inoizko atsolor parte-hartzaileena ospatu du

- 2021ean jaiotako haurrei Oiartzungo herri-komunitatera ongietorria emateko asmoz, atsolorra elkarrekin ospatzeko gonbita egin zien Udalak iaz guraso izan ziren herritarrei. Harrera igandean Arizmendieneako lorategian burutu zen.

Udalak oso pozik agertu zen herritarren erantzunarekin, inoizko festa parte-hartzaileena izan baitzen: 72 haur jaio ziren iaz Oiartzunen eta horietako 55ek parte hartu zuten atsolorran; "atsolorra erabat errotuta dagoenaren seinale", Udalaren hitzetan.

Gainera, covid-19arengatik, azken bi urteetan guraso eta senideek bakarrik hartu zuten parte atsolorran. Aurten, egoerak berriz aiton-amonak gonbidatzeko aukera eman zuen eta ez ziren gutxi izan hurbildu ziren izeba-osaba eta lehengusuak ere.

Atsolorra garai bateko euskal erritua da. Oiartzunen, 2015ean berreskuratu zen, garai berrietara egokituta. Igandean, Iosune Cousillas Kultura zinegotziaren ardura izan zen Udalaren izenean Oiar-tzungo komunitatera harrera egitea herritar txikienei. "Errespetuan, bizitza zoriontsuan eta euskaraz zein euskal kulturan hezteko konpromisoa" irudikatu zen.

Musika, dantza, hamaiketakoa eta haurren marrazkiekin egindako murala ez ziren faltatu.