- Gaurko arratsaldean burutuko den Hondarribiko Udaleko apirileko Osoko Bilkurako puntu garrantzitsuenetako bat hiriko Mugikortasun ordenantzaren behin betiko onarpen proposamena izango da. Udal Gobernu jeltzaleak aspalditik lantzen daraman dokumentua da, bere Agintaldi Planaren ardatz nagusietako bat mugikortasuna izanik.

Hala, Txomin Sagarzazu alkateak eta Juan Luis Sinales Mugikortasun zinegotziak mugikortasunarekiko gobernu taldearen kompromezua gogorarazi nahi izan zuten atzo, 2019tik Hondarribian arlo honetan abiarazi diren ekimenak aipatuz: Hondarribia Mugitzen ari da, Mugi Zaitez kanpaina, Hondarribia biziketaz edo Kalez Kale hobetzen programa nagusia, besteen artean.

Araudi berria partaidetza maila altua izan du mugikortasun mahaia osatzen duten agente desberdinen aldetik. Horregatik, Silanesek eskerrak eman nahi izan zizkien Ingurumen teknikariari, Udaltzaingoaria eta, oro har, mugikortasun mahai osoari egindako lanarengatik.

Ordenantzak helburu asko baditu ere, nagusienak "mugikortasun iraunkorrari buruz eta bide-segurtasunari buruz garatzen ari diren kontzeptu berriak txertatzea eta zabaltzea" eta "bide-segurtasuna eta mugikortasun jasangarria hobetzen laguntzea" dira, zinegotziak azaldu zuen moduan.

Hondarribiko Udalak aurrera eraman dituen azken ekimenen antzera, araudi berriak ingurumenarekiko arduratsuenak diren garraio-moduak sustatu nahi ditu, baita bizikidetza gehien sustatzen dutenak eta bidezkoenak direnak ere, pertsona gutien joan-etorri seguruak erraztuz eta oinezkoi eta bizikletei lehentasuna emanez.