Santa Engrazia Eguna ospatuko dute igandean
Azpeitia eta Zestoako mendi taldeek irteerak antolatu dituzte eta festaz gozatzeko ekintza ugari izango dira
- Bi urteko etenaren ondoren, Santa Engrazia Eguneko festarekin disfrutatzeko aukera izango da igandean izen bereko eremuan.
Azpeitia eta Zestoako mendi taldeek irteerak antolatu dituzte festaren eremura gerturatzeko (azpeitiarrek 9.00etan dute hitzordua anbulategi aurrean eta zestoarrek 9.30ean Gurutzean).
Ohitura duenez, Lagun Onak Mendi Bazkunak salda banatuko du Santa Engraziara bertaratzen direnen artean eta haurrentzako jolasak egongo dira.
Azpeititik autobusez joan nahi dutenek mendizaleen web gunean eman dezakete izena, 8 euro ordainduta (5 euro bazkideentzat).
Temas
Más en Bertan
-
“Me fascinan los personajes malvados; me encantaría hacer de una gran villana, incluso en una película de superhéroes”
-
Sagarrek: la apuesta por el primer sector de una joven emprendedora irundarra
-
Beterri-Buruntza pone remedio a la falta de relevo generacional en el primer sector
-
Elgoibarko Sallobente auzoko jaien irudiak