- Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena (Beasain, 1980) hitzaren artista bat da haurra zenetik, betidanik. Hitzek beti erakarri izan dute, bere alderdi askotan, ezaguera duenetik.
Bertso munduan hasi bazen ere, oraingoan bertso paperek eta aforismoek bereganatu dute bere arreta. Ekaitz Goikoetxeak Balio Erantzia aforismo liburua plazaratu berri du, Balea Zuria argitaletxearekin. Beste behin ere, magia egin du hitzekin sortzaile beasaindarrak.
Duela zortzi bat urte ekin zion aforismoak idazteari, bere ilobaren jaiotzarekin bat. Gainera, Oihenart aforismo lehiaketan lehenengo saria irabazteak idazten jarraitzeko bultzada eman zion: "Nik sortutako hori besteei gustatzen zaiela ikusteak poza ematen du", dio. Izan ere, 22 urte bete arte asko idatzi bazuen ere, iritsi zen une bat non gainditua sentitu zen, zeresan handirik ez zuela. Hamahiru urte eman zituen ezer idatzi gabe.
Balio Erantzia liburuak ilobaren lau aforismo daramatza, eskertza moduan. Baita, guraso eta arrebarentzat zuzenduta daudenak. "Nire barrukoak askatzera animatu naute beti", azaldu du Goikoetxeak.
Aforismoen bidez, besteengan hori eragin nahi du sortzaile goierritarrak, "bakoitzak bere baitan begira-tzea, pentsatzea bere burua entzun eta astintzea. Gure barruak elikatu, hausnartu eta ausartu".
Pentsatzera bultzatzeko, Goikoetxeak hainbat gai jorratzen ditu liburuan, hala nola bizitza, herio-tza, isiltasuna... Isiltasunari garrantzia handia ematen dio, ondo senti-tzen baita bertan, eroso: "Isiltasuna oso ederra da, beste batzuen esatekoaz gozatzen laguntzen di-t", erran du. "Isiltasunak ondoren esango dena elikatzen du".
Bere liburua isiltasunean eta aforismoz aforismo, geldi eta poliki, irakurtzea aholkatzen du, hausnartu eta gozatzeko.
Beasaingo Alkartasuna Lizeoa ikastetxean Ekaitzen aforismo batekin apaindu dute pareta, "behin batean ipuinak ez ziren horrela hasten", esaldiarekin. "Jendea nire hi-tzekin identifikatzen dela jakiteak asko betetzen nau", aditzera eman du.
Apirilaren 27an, asteazkena, Ekaitz Goikoetxeak bere liburua aurkeztuko du Beasainen. Igartza Jauregian izango da, arratsaldeko 19.00etan. "Ez da aurkezpen arrunta izango, emanaldi bat izango da", dio.