Europako Batasuneko Next Generation funtsak 140.000 euroko dirulaguntza ekarriko du Hernanira, tokiko merkataritza sustatzeko. Espainiako Gobernuak bideratzen ditu funts horiek Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bitartez. Euskal Autonomia Erkidegoan bost udalerrik soilik jaso dute funtsa horietako dirulaguntza; Hernanirekin batera, Zumarragak, Gasteizek, Ermuak eta Etxebarrik.

Hernaniko kasuan, dirulaguntza bost proiektu sustatzeko erabiliko da: Hernaniko denden erakusleiho digitala (www.hernanin.eus), Ekhilur fidelizazio sistema, Urbieta kalea oinezko bihurtzeko esku-hartzea, bizikleta bidezko etxerako banaketa sistema eta merkatarientzako eta ostalarientzako formakuntza.

Erakusleiho digitalari dagokionez, helburua Hernaniko merkatarien eskaintzak eta produktuak ikusgai jartzeko eta etxean saltzeko eta jaso-tzeko gune digital bat sortzea da.

Azpimarratu dutenez, plataforma honen helburua ez da tokiko dendetako erosketak ordezkatzea, eskain-tza fisikoa digitalarekin osatzea baizik. Hau da, www.hernanin.eus atariak produktuen erreserba errazten du eta merkataritzaren eta kon-tsumitzailearen arteko komunikazio kanal bat sortzeko aukera ematen du. Merkataritza sustatzeko beste proiektuekin uztartuta, gainera, etxera bidaltzeko eska daiteke, eta laster, ekhi bidez ordaindu ere bai.

Bigarren proiektua ekhi moneta soziala indartzea izango da, fidelizazio sistema baten bidez tokiko ekonomia suspertzeko. Ekhilur kooperatibak garatutako ordainketa digitaleko sistema da. Hala, dendetan ordaintzeaz gain, sarea osatzen duten pertsonengandik ere bidal eta jaso daiteke dirua (Bizum motakoa), eta erabiltzaileek deskontuak eta bonuak izan ditzakete sare lokalean erabiltzeko.

Bestalde, udalerrian merkantziak bizikleta elektriko baten bidez modu jasangarrian banatzeko proiektu pilotua indartzeko ere erabiliko da dirulaguntza. Honenbestez, Hernaniko saltokietan egindako erosketak etxez etxe entregatzeko aukera ematen da, bai fisikoki, bai www.hernanin.eus plataforman eskainitako produktuen kontaktu eta erreserbaren bidez.

Era berean, sistemari izaera sozialagoa emateko, Udala lanean ari da, bai eta mugikortasun urriko pertsonei edo bestelako zerbitzuei liburutegiko artikuluak banatzeko eskain-tzan txertatzeko ere.

Dirulaguntza Urbieta kalean, Izpizua kaletik Elkano kaleraino, eraikitzen ari den oinezkoentzako gune bat gauzatzeko baliatuko da ere. Bertan irisgarritasuna hobe-tzeak mesede egiten die kale horretako 19 establezimenduei eta inguruko eremuetako merkataritzari eta ostalaritzari.

Azkenik, merkataritzarako prestakuntzarako lau tailer antolatu dira. Saltokien jabe eta langileei tresnak eta ezagutzak eman nahi zaizkie, lehiakorragoak izan daitezen.