- Larunbat honetan HemenGuk, herriko ekoizleek, udaberriko azoka antolatu du. Herriko ekoizleak saretzen hasi zirenetik antolatu duten hirugarren azoka izango da. Kontzejupean izango da 10.00etatik 13.30era. Ekoizleekin batera, herriko artisauak ere izango dira oraingo honetan.

Guztira, 21 ekoizle eta artisauk hartuko dute parte. Txakolina, eztia, barazkiak, ogia, sagardoa, gazta, ahatekiak, garagardoa, kombucha, goxoak, arrautzak, pasta, artisautza produktuak, liburuak eta mahai jolasak topatuko dituzte herritarrek azokan.

HemenGuk Oiartzungo ekoizleen sarea da. HemenGuk azokaren helburua herriko ekoizleek egiten dutena erakustea, produktuen salmenta zuzena sustatzea eta euren arteko zein herritar kontsumitzaileekin zuzeneko harremana sor-tzea da, bertako produktuak eta ekoizleak balioan jarriz eta ekonomia zirkularra sortuz.

Oiartzungo ekoizleak saretu eta haien produktuak sustatzeko egitasmoa 2021eko udaran jarri zuten martxan Udalak, zenbait herritarrek eta ekoizleek. Elkarteak HemenGuk izena hartu zuen bertakoari eta bertakoek eginari erreferentzia egiten diolako.

Herriko ekoizleak ezagutzera eman, kontsumitzaileekin harremana sustatu eta herriko produktuak balioan jartzea da elkarlan honen helburua eta azokek helburu horiek lortzen dituzte.