Síguenos en redes sociales:

Errenteriako konpartsen desfilean koreografia ikusgarriak

Errenteriako konpartsen desfilean koreografia ikusgarriak

Aurten konpartsek inoiz baino denbora gutxiago izan dute beraien jantziak eta koreografiak prestatzeko, baino hori ez zen an-tzeman atzo Errenteriako kaleetan Intxaur-Txiki, Show Time, Bóveda, Furius, Odissey, Cocó Dance, Eureka, Titanes, Txassis eta Lezoko Eztandak taldeek eskaini zuten desfilean (goiko argazkietan). Gaur Inauterietako egitarauak jarraipena izango du haur, gaztetxo eta helduentzako antolatutako tailer eta jolasekin. Bihar, ohi bezala, festak bukatuko dira sardinaren ehorzketarekin. Segizioa 19.00etan hasiko da.