Lezoko emakume esanguratsuekin argazki erakusketa antolatu nahi dute
Hezkidetza Mahaiak herritarrek bere irudiak udaletxean aurkezteko deia zabaldu du
- Lezoko Hezkidetza Mahaia osatzen duten eragileek (Berdintasun saila, osasun zentroa, Lezo institutua, Kuadrillategi, Pasaia-Lezo lizeoa, Herri Eskola, Haurtxokoa eta kale hezitzaileak) herriko emakumeei buruzko argazki erakusketa antolatu nahi dute, Martxoaren 8aren harira. Horregatik, dei egiten zaie herritarrei euren familiako emakumeen argazkiak bilatu eta Udalaren eskura utz ditzaten. Esan beharrik ez dago, ondoren argazkiak bueltatuko zaizkiela euren jabeei.
Zehazki, erakusketan beren ogibide (dendari, irakasle, emagin, erizain, baserritar, kirolari, aktore, bertsozale, kantuzale...), zaletasun, izaera edo bestelako arrazoiak tartean, herrian, garai batean ezagun izan ziren edo gaur egun, edozein arlotan nabarmentzen diren andreen erretratuekin osatu nahi dute erakusketa.
Garai bateko zein gaur egungo argazkiak izan daitezke, eta udaletxean aurkeztu beharko dira, paperean edo eskaneatuta edota webgunean prestatuko den atalean, honakoak aipatuz: erretratutako lagunaren izen-abizenak, adina eta jaiotze data, bizitokia, ofizioa, zaletasuna, seme-alabak... Hilabete honetan zehaztasun gehiago emango dituzte.
Ekimenaren helburua, memoria historiko eta aitorpen ariketa bat egin eta emakumeek historian barrena, zein gaur egun herriaren bilakaeran betetako rol eta funtzio garrantzitsuak ikusaraztea da.
Temas
Más en Bertan
-
25 especies de murciélagos: Naturtzaindia publica el primer Atlas de Quirópteros de Gipuzkoa
-
“A corto plazo” comenzarán las obras del bidegorri entre Galarreta y Errekalde
-
Pasaia está actuando en la estabilización de las laderas
-
Protesta de una asociación animalista por la cesión de un local municipal a una peña taurina en Eibar