Síguenos en redes sociales:

Urretxuko krisma eta idazlan lehiaketetako saridunak ezagutzen dira

Urretxuko krisma eta idazlan lehiaketetako saridunak ezagutzen dira

- Gabonetako krisma eta idazlan lehiaketetako sariak banatu dituzte Urretxu eta Zumarragako udalek elkarlanean.

Krisma lehiaketan, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoen artean, lehen saria Aritz Estalayo Diazek lortu du, bigarrena Rocio Vazquez Redondok eta hirugarrena Malen Ormazabal Gabirondok.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoen artean, lehen saria Yago Balentziaga Peñak eskuratu du, bigarrena Eider Hermida Sebastianek eta hirugarrena Maddi Ausin Ladronek.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoen artean, lehen saria Aimar Perez Sainzek lortu du, bigarrena Eider Calvo Quevedok eta hirugarrena Saioa Alonso Sudupek.

Idazlan lehiaketari dagokionez, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoen artean, lehen saria Salma Bouzerda Amencharrek eskuratu du, bigarrena Ekain Perez de Miguelek eta hirugarrena Oihan Chefrad Canduelak. Bukatzeko, 5. eta 6. mailakoen artean, lehen saria Irati San Vicente Elejalderentzat izan da, bigarrena Intza Oiartzabal Amenabarrentzat eta hirugarrena Paula Ibarzabal Pozuetarentzat.