- Bihar 20.30ean egongo den Pasai Antxoko Gabonetako Krosaren ondorioz, barrutiko trafikoan muga batzuk izango dira 20.15etik krosa bukatu arte; hau da, 21.15ak ingurura arte.
Trafikoa guztiz moztuko da kale hauetan: Hamarretxeta, Gure Zumardia, Zumalakarregi, Blas de Lezo eta Gelasio Aranburu. Antxorako sarbidea Eskalantegi kaletik bakarrik egin ahal izango da, eta irteera, berriz, Oarso kaleko zubitik. Papingo bidea ere itxiko da.
Eskalantegi kalean, Hamarretxeta kaletik aurrera, norabide bakarreko errei bat egokituko da Molinaorantz; Hamarretxetaranzko erreia kirol probarako bakarrik erabiliko da.
Hamarretxeta kaleak Kupeldegi eta Oarso kaleekin dituen bidegurutzeetan pasabideak egokituko dira, Luzuriagako eta Eskalantegiko aparkalekuetara joateko, hurrenez hurren.
Pavinsako garajeetatik ateratzeko aukera izango da, baina ez bertara sartzekoa.
Trafikoan izango diren muga horiek direla eta, gomendatzen da ordu horietan ibilgailurik ez erabiltzea, eta beti udaltzain eta boluntarioen argibideei kasu egitea.
Azkenik, probako parte-hartzaileentzako ordezko aparkaleku gisa, Usozeko kirol pista prestatuko da, 19.00etatik 23.00etara.
Informazio gehiago behar duenak Udaltzaingora dei dezake (tel.: 943 004 300). Eragozpenak barka-tzeko ere eskatu dute.