Appa hi! aplikazioak Appa hi!Oñatiko hitanoa bost astetan . "35 egunean, egunero pilula batean, informazio jakin bat ematen da:

Ekimena hitanoa biziberritzeko asmoarekin sortutako Ingo Xonau! proiektuaren baitan bultzatu dute. Badiharduguk garatu du CodeSyntax enpresarekin elkarlanean eta Udalari esker. Aplikazioa doakoa da eta Android zein iPhone gailuetarako egokituta dago. "Toka zein noka praktikatzeko aukera ematen die euskaldun guztiei, gazteei zein adinekoei, baita hutsetik hasita ere. Oraingoz, Oñatiko adizkiak sartu dira, baina laster euskara batuko formak ere eskainiko ditu aplikazioak eta, aurrerago, beste herri ba-tzuetako hitanoa ikasteko ere balioko du", adierazi zuen Etxeberriak.

'hika-triki poteoa', bertsoak, kontzertua...

Honekin batera, Ingo Xonau! egitasmoaren laguntzarekinIngo Xonau!, Udalak Hikaldixa antolatu du hilaren 26tik abenduaren 5era arte. "Hamar egunean hika hitz egitea izango da helburua, mutilen zein nesken artean", zehaztu zuten Euskara zinegotzi den Iñaki Olaldek eta Xabier Zabaleta teknikariak.

Prestatu dituzten ekintzei datorren ostiralean emango diete hasiera Ingo xonau hika? emanaldi-solasaldiarekin (gaztetxean elkartuko dira 20:30ean). Larunbatean, eta baita abenduaren 5ean ere, hika-triki poteoaegongo da Boga tabernan hasita, 18.30ean.

Igandean, aldiz, lau bertsolari igoko dira gaztelekuko taula gainera: Miren Artetxe, Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze eta Sebastian Lizaso (12:00). Sarrerak Txokolateixian eta udal webgunean eskuragarri daude. Abenduaren 2an Atzoko Ogixa taldeak hika kantatuko dituzte abestiak gaztetxean (20.00etan), eta 3an, Euskararen Egunarekin lotutako ekitaldiak egongo dira.

Bestalde, Ingo xonau? Ingo xuau! leloarekin txapak atera dituzte . "Ez da hika jakin beharrik txapa janzteko, ez dakienak belarria prest izan dezake entzuteko", aipatu zuen Etxeberriak. Txapak herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean) eta Irizar estankoan eskuratu daitezke.