Instagram dela medio, Tolosa ezagutzen
- Tolosa gertutik ezagutzeko bisitatu beharreko txoko garrantzitsuenetara eramaten duen bisita gidatu birtuala prestatu du Tolosako Udalak. Normaltasun berriko turismora egokituz, etorkizunaren isla da zerbitzua: doako bisita gidatu birtuala Instagram sare sozialaren bitartez.
Doako bisita gidatu berritzaile hau hainbat turista motarentzat zuzendua dago: bai atzerritik datozen bisitarientzat, bai Euskal Herrikoentzat eta baita beren herria hobeto ezagutu nahi duten tolosarrentzat ere. Izan ere, bost hizkuntza daude hautatzeko: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa eta katalana.
Norberak bere kabuz egin dezake bisita, nahi duenean eta nahi duen denboran, baina osorik eginez gero, gutxi gorabehera ordubete irauten du. Funtzionamendua oso erraza da. Hasteko, Tolosako Udalak Instagramen duen turismoari zuzendutako profilean sartu behar da: @tolosaturismoa. Bilatzailean Tolosa Turismoa jarrita horixe da azaltzen dena. Behin kontuan sartuta historia destakatuak deituriko biribiltxo txiki urdinak ageri dira. Horiek dira bisita gida birtualak, bost hizkuntzatan. Gidak ematen dituen jarraibideei segi besterik ez da egin behar ibilaldiari ekiteko.
Temas
Más en Bertan
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
"Queremos unir fuerzas, compartir recursos y poner en marcha una organización más cohesionada"
-
Illunbe: la única trainera de mujeres veteranas del Cantábrico
-
El renovado patio de la Ikastola Izarraizpe de Azpeitia empieza a tomar forma