ailarako herrietako festak ezingo dira bere horretan ospatu aurtengo udan. COVID-19ak ez baitu hori posible egiten. Haatik Urola Kostako herriek esfortzu berezia egin dute egitarau kulturala mantentzeko. Herritarrei kulturaz gozatzeko aukera eman nahi zaie eta kultur arloko profesionalei laguntza eman, une berezi hauetan.

Zarautz izan zen lehen herria honen berri ematen. Sanpelaioetako egunak pasatzearekin batera eman zuten udako programazioaren berri. Hala ekainaren amaieratik hasita, musika emanaldiak, haurrentzako antzerkiak eta beste hainbat ikuskizunekin ari dira betetzen uda denboraldia.

Jende pilaketak saihestu eta segurtasun zein higiene neurriak betetzeko asmoz, lau eszenatoki ezberdinetan ari dira ospatzen edukiera mugatua kontuan hartuta.

Getaria eta Aiaren kasua, bestelakoa da. Uda garaian herriko festetan zentratu ohi dira ekintza gehienak. Oraingo baldintzek, ordea, ez dute hori ahalbidetzen. “Pandemiak hor jarraitzen du. Gainera, Getarian eta eskualde osoan nahiko kolpatu du”, azaldu zuen Haritz Alberdi Getariako alkateak udako egitarauaren aurkezpenean. Testuingurua kontuan hartuta, ofizial egin zuten bi herrietan aurten ez direla Getariako Salbatore jaiak eta Aiako San Donato eta San Lorenzo festak ospatuko. Gainera, bi kasuetan festak bere horretan ez ospatzeko deia egin dute. “Ez dira baldintzak ematen jende pilaketetarako eta beste modu batera disfrutatu behar ditugu”, jakinarazi zuten. Hala, bi kasuetan, uda osora zabaldu dituzte ekintzak.

Ia hilabete pasa iraungo duen Getarian. Gozatu. Kultura egitaraua prestatu dute Getariako Udalak herriko hainbat eragileek. Zen-tzu honetan, herriko kulturgileen presentzia handia izango da.

Aian, eskaintza zabala egin dute adin guztietako herritarrak kontuan hartuta; bertso jaialdia, haurrentzentzako antzerkia, kontzertuak... hartuko dute lekua.

Zumaian ere izango da zer egin. Musika jaialdian murgilduta daude dagoeneko. Donostiako Musika Hamabostaldiarekin, bi kontzertu antolatu dituzte elkarlanean. Horrez gain, “askotariko ekitaldiak” izango dituzte herrian. Besteak beste, antzerki emanaldiez, kontzertuez, bertso saioez eta dan-tza ikuskizunez gozatzeko aukera izango da Zumaiatik atera gabe. Gonbidapenak turismo bulegoan lortu ahal izango dira.

Getarian eta Zarautzen ere gonbidapen bitartez ikusi daitezke emanaldiak. Aiaren kasuan, berriz, aurrez udaletxean erosi beharko dira sarrerak, guztiak bi euroren truke.

Aurtengo udan, beraz, bertako herritarrek bailaratik atera gabe disfrutatzeko aukera izango dute. Zentzuz jokatuz, programazio kultural berezi hauek bizitasuna emango baitie herriei.

Getaria. Broken brothers (abuztuak 7, 19.30ean); Kafkaren aulkia (abuztuak 9, 20.00etan); Musika Aitzaki (abuztuak 18, 20.30ean); Hezurbeltzak (abuztuak 23, 20.00etan); Bulego taldea (abuztuak 28, 20.00etan); V. Flysch (irailak 20, 20.00etan).

Aia. Bertso jaialdia (abuztuak 7, 22.30ean); Zoaz pake santuan (abuztuak 8, 22.30ean); Legoa itsaspeko bidaian (abuztiak 9, 22.00etan); Puro Relajo (abuztuak 10, 22.30ean); Harri-tzearen abilezia (abuztuak 12, 20.00etan); Zetak (abuztuak 14, 22.30ean) eta Herri kirol jaialdia (abuztuak 16, 18.30ean).

Zumaia. Conductus Ensemble (abuztuak 6, 20.30ean); Lasalaren Fight eta Myriam Perez Cazabonen Nire Azalean Arrotz (Abuztuak 8, 19.30ean); Oreka TX (abuztuak 9, 19.30ean); Bertso saioa (abuztuak 14, 19.30ean); Cabaret Panoli, Ganso (abuztuak 15, 19.00etan); Anari (abuztuak 22, 19.00etan); Dardara fest (abuztuak 29, 18.00etan); Circo chosko (abuztuak 30, 18.00etan); Organo kontzertua (irailak 26, 20.30ean).