- Donostiako ostalaritza-establezimenduetako terrazen araudia malgutzea aurreikusten duela jakinarazi du Udal Gobernuak. Horren inguruan eta inplikatutako eragile guztien artean mahai intersektorial bat sortzea proposatu du EH Bilduk: "Esan beharra dago egoera ez dela berdina hiriko eremu guztietan, eta espazio publikoaren okupazio-maila ere ez (Parte Zaharrean edo Altzan, esaterako)". Hala, leku batzuetan gutxieneko baldintzak ere ez dira betetzen EH Bilduren esanetan (oinezkoentzako pasabidea, suhiltzaileak pasatzeko tokia...).