- Andoaingo Udalak SIM txartelak banatuko ditu herriko ikastetxeetako 60 ikasleri interneterako konexioa bermatzeko.

COVID-19ak sortutako osasun-alertaren egoerak klase presen-tzialak bertan behera uztera behartu du hezkuntza-sistema, eta zentroek sistema telematikoen bidez egokitu behar izan dute beren eguneroko jarduera, online eskolak etxe bakoitzera eramanez.

Orokorrean, gizartearen digitalizazio-maila nahiko altua bada ere, eta Interneten erabilera oso hedatuta badago ere, familia ba-tzuek ez dute sarerako konexiorik beren etxeetan. Txitxu Ruiz zinegotziaren arabera, horrek Andoaingo Udaleko Hezkuntza eta Kultura Saila, herriko ikastetxeekin batera, koronabirusak sortutako egoera berria aztertzera behartu du.

Aipamen berezia egin nahi da Udaleko informatika zerbitzuei eta Andoaingo Udaltzaingoari, ekimena posible egin ahal izateko eskainitako laguntzagatik.

Herriko zentro bakoitzak (Ondarreta, Aita Larramendi eta La Sa-lle Berrozpe) familien beharrak identifikatu ditu, eta Andoaingo Udalak SIM txartel bana emango die, Interneterako konexioa izateko eta beren online eskolekin jarraitu ahal izango dutela bermatzeko. Zehazki, 60 SIM txartel banatuko dira Andoaingo hainbat etxetara.

Banatuko diren IZARKOM kooperatibako gailuek 17 Gb-ko ahalmena dute. Azaldu dutenez, nahiko erraza da hauen erabilera: SIM txartelak smartphone mugikorrean txertatu behar dira (Android edo iPhone), txartelean bertan agertzen den PIN kodea sartu, sare mugikorra aukeratu eta Internet partekatu daiteke etxean dituzten gailu ezberdinekin (ordenagailua zein tableta). Modu honetan, Andoaingo ikasle guztiek izango dute Internet sarbidea larrialdi egoerak irauten duen bitartean.