Txomin Berria: ia 900 etxebizitza auzo ikusgarri batean
872 etxebizitza eraikiko dira, tartean babes ofizialekoak, tasatuak eta libreak
Txominene berriko lehen bizilagunek jada jaso dituzte euren etxebizi-tzetako giltzak. Duela hiru urte amets bat besterik ez zena, errealitate bihurtu da. Auzo berri bat iritsi da hirira: Txominene berria.
Urtea amaitu baino lehen 247 etxebizitza jabeen esku izango dira. Guztira, 610 izango dira datorren urteko ekainerako. Eta lehen fase honi amaiera emanez, 2021-22 urteetarako 872 etxebizitzak biztanle berriak izango dituzte.
Hau da Donostiako Udalak legealdi honetan egin duen hirigintza-ekin-tzarik garrantzitsuena. Babes ofizialeko etxebizitzek, tasatuek eta etxebizitza libreek osatuko dute auzo berri honen egitura. Guztiaren bihotzean, Arteleku plaza, kirol eta kultur ekipamendu egokiak izango dituena.
Urumea ibarreko auzo honek Ibai Parke ikusgarria izango du, guneari naturaren eta paisaiaren ikuspegitik kalitate handiko ekarpena egingo diona. Gainera, ur bero eta berogailu sistema zentrala izango du, District Heating izenez ezagutzen dena, auzo osoaren energia-gastua merkatuko duena, eta isurien aldetik iraunkorragoa.
Donostiako alkateak, Eneko Goiak, auzo berri honen sorrera hiriaren-tzat "berri pozgarria" dela deritzo, "Urumea ibarraren inguruan egiten ari garen apustua berresten baitu, eta etxebizitza behar handia duen hirian ekarpen garrantzitsua egingo bait du". "Kalitate handiko auzoa izango da Txomin Berria eta, gainera, auzo gaztea, bertako bizilagun gehienak gazteak izango bait dira", adierazi du Goiak.