Síguenos en redes sociales:

Euskal Jai Eguna ospatuko da Zumaian

Baserriko gaien azoka, herri bazkaria eta dantzaldiak izango dira biharko eguneko ekitaldi nagusiak

Zumaia - Zumaiarrek dagoeneko baserritar jantziak prest dituzte bihar kalera atera eta Euskal Jai egun handia ospatzeko. Udalak programazio zabala antolatu du eta egun osoan zehar izango da festa giroa herrian.

Baserriko gaien azokarekin hasiko da eguna 10.00etan, eta 3 taula txalapartarien saioaren ondoren Hala Geraren alboka eta dultzaina soinuak entzungo dira 10.30ean. Ondoren, Inpernupeko Joareak (11.00) eta bertso Unai Agirre eta Iker Zubeldiaren bertso saioa izango dira (12.00etan kofradian eta 12.30ean udaletxean).

Herri bazkariak ere ez du hutsik egingo eta bazkal ostean, euskal kantak entzun ahal izango dira Joxe Mendizabalekin. Arratsaldean, Ttipika dantza gidatuak izango dira plazan (18.00), eta Joxe Mendizabalekin dan-tzaldia izango da, 18.30ean, Alondegian. Jarraian, Beti Jai Fanfarrearen kalejira eta sagardo dastaketa izango dira (19.00), eta amaitzeko Ezten Giro taldearen erromeria izango da kofradian (23.00). - A.R.