Euskal Herria Kantuz sarea sortu dute kalean abesteko zaletasuna dutenak biltzeko
Batzorde Iraunkorra sortu da, lehenengo bilera egin dute eta hil honetan aurkeztuko da
Donostia. Euskal Herrian kalean kantuan ateratzeko ekimenean parte hartzen duten talde guztien arteko sarea sortu du Euskal Kantuzaleen Elkarteak eta Euskal Herria Kantuz izena jarriko diote egitasmoari.
"Asmoa da denen arteko halako harremana bizkortzea, guztien artean, Kantu Jira bateratua sortzea eta datu base bat sortzea guztiekin", azaldu du Euskal Kantuzaleen Elkarteko Juanlu Aranburuk. Batzorde iraunkor bat sortu da, lehen bilera egin dute eta orain forma ematea bakarrik falta da: logoa diseinatu eta publikoki ezagutzera ematea.
Euskal Herrian zehar sortu diren taldeak "era autonomoan eta bakoitaren borondatez sortu dira, guk hor ikusi genuen bagenuela zerbait ordenatu beharra, landu beharra, azken batean gure elkartea kantuzele elkartea da, beraz, bilera baterako deia egin genien eta gustu onez hartu zuten aurkezpena eta kantuzale sare hori egitutratzeko proposamena", esan du Aranburuk.
Eratu berri den sareraren garran-tzia argi du Tolosako taldearen bultzatzaile Juan Manuel Zalduak: "Baten eskarmentuak eta besteari transmititzeko tresna izan daiteke. Internetek-eta laguntzen dute, baina sarea sortzeak ere bai. Guk kantu liburuxka ateratzeko ez dugu arazorik izan baina beste batzuek bai, diru aldetik edo musiko aldetik ere lagundu dezake. Ikusten da horrelako elkarte batek koordinazio antzeko bat egingo lukeela zenbait gauza errazteko". Izan ere, kalera kantuan ateratzen direnek oinarri ona izaten dute, tonua ondo jartzen dutenak daude parte-hartzaileen artean, eta musikariak ere izaten dituzte abestien doinua egokia izan dadin lagun-tzeko.
Hain justu, beharrak ekarri du sarearen sorrera, eta kanturako ekimenak eta hauen kalitatea bultza-tzeko tresnak denon eskura jartzeko proiektu konkretuak dituzte jada: "Erabiltzen diren kantu liburuxketan ere lanketa bat egin behar da, batzuk oso lan polita egin dute, baina egin behar da. Izan ere, letra ba-tzuek akatsak izaten dituzte eta hori zuendu beharra dago. Hor ere proiektu bat bideratu nahi dugu kantutegi digital bat sortuz audioekin eta abar", agertu du Aranburuk.
Hala, kalean kantuan aritzeko ekimena herrian abiatu nahi dutenek Euskal Kantuzale Elkartearekin harremanetan jarrita laguntza jaso dezakete. "Ez da asko behar, baina liburuxka bat behar da kalera ateratzeko. Hori editatzeko guk plantillak baditugu eta musikariak behar izanez gero guk datu base bat ere badugu. Edo besteen esperientzia erreferentzia gisa hartuta ere errazago egin daiteke, gonbidatuko genituzke beste herri batzuetako kantuzaleak", proposatu du Aranburuk.
Asko dira kantu zaletasuna duten taldeak, baina gehiago izango dira aurrerantzean.
Más en Bertan
-
Azkoitia: en busca de una respuesta comunitaria en favor de la salud
-
Los gigantes de Bergara se pasan al cuento para prevenir el consumo de tabaco
-
El PNV propone rebautizar el polígono Pagatza como 'Patxi Basauri', en honor al exalcalde elgetarra
-
Hernani ofrece un curso de actividad física a las cuidadoras