Beasaingo Loinazko San Martin plazak erraldoien II. Ekaitz kontzentrazioa jaso du larunbat honetan, Legazpi, Gasteiz eta Beasain bertako erraldoiekin. Udazken Kulturala ekimenaren baitan, ekitaldia azaroaren 2an zen ospatzekoa, Errenteria eta Txantreako erraldoiekin batera, baina atzeratu egin behar izan zen.

Larunbat goiz honetan eguraldia ez da oso lagun izan, eta momentu batzuetan euria ere bota du, baina txikienek gozatzeko aukera izan dute.

Beasainek Gabonetako agenda zabala du larunbat honetarako, Olentzero eta Mari Domingiren iritsieraren bezperan. Goizeko erraldoien saioaren ondoren, arratsaldean abenduaren 16an ateak ireki zituen Goiartea, Goierriko Artisten XXII. Topaketa, ikusteko aukera izango da Igartzako Burdinolan 18:00etatik 20:00etara.