Zestoako Udalak Zestoa Geuk Egina aplikazioa jarri du martxan herritarrengandik ahalik eta gertuen egoteko komunikazio estrategia planaren barruan. Aplikazio hau mugikorrean instalatzeko aukera izango du edozein herritarrek eta besteak beste, Zestoarrek kalean ikusi ditzaketen edozein intzidentziaren berri udalari zuzenean helarazteko balioko du. App-a deskargatzeko aukera ezberdinak daude baina gomendagarriena Google Play eta App Store-etik zuzenean doan deskargatzea da.

Oso modu sinple eta azkarrean herritarrek identifikatutako arazo edo intzidentziak erregistratu ahal izango dira aplikazio honetan. Ondoren Udalak, intzidentzia ireki duen herritarrari, app-aren bidez, informazioa bidaliko dio ematen diren pausu guztien berri emanaz.

Euskaraz eta erderaz

Aplikazioan lehenetsi den hizkuntza euskara da. Gerta daiteke kasu ba-tzuetan, mugikorraren hizkuntza ezarpenaren arabera, aplikazioa gazteleraz deskargatzea. Dena dela, behin aplikazioa deskargatuta erabiltzaileak nahi duen hizkuntza hauta dezake.