Aste honetan hasi dira Zumarragako geriatriko zaharreko lanak. Eraikina husten ari dira eta otsailean bota egingo dute. Ondoren, Eusko Jaurlaritzak 25 apartamentu inguru egingo ditu. Gehienak herriko adineko autonomoentzat eta gazteentzat izango dira.

Geriatriko zaharreko apartamentuak Alokabide sozietate publikoak kudeatuko ditu. Egoiliarrek kanon bat ordainduko dute hilero. Kanon horrek ez du bertan bizi diren pertsonen errentaren %30a gaindituko. Zumarragan erroldatuta dauden pertsonek lehentasuna izango dute.

Belaunaldi ezberdinak

Udalak eraikina Faustino Orbegozo fundazioari erosi zion eta Eusko Jaurlaritzari utzi dio. Helburuetako bat belaunaldi ezberdinetako bizilagunen arteko hartu-emana sustatzea da. Etxebizitza duten adinekoek beraien etxebizitza alokairuan jarri beharko dute dute (jaurlaritzaren Bizigune programarekin) bertara joan ahal izateko.

Geriatriko zaharra Faustino Orbegozo fundazioak eraiki zuen eta 2008an itxi zen, berria egin zenean.