Andoaingo Udalak aurreko urteotan egindako ibilbidea jarraitzen du, baina euskara ikasten ari direnentzat diru-laguntza prozedura berritu du. Hala, ikasturte honetatik aurrera urtero argitaratuko da deialdia, eta bertan jasoko dira eskaerak aurkezteko datak, onartutakoen argitalpen egunak, edota gehienezko diru-laguntza kopuruak.

Berrikuntza nabarmenenak hauek dira: eskaeren tramitazioa hiru multzotan egingo da; ikasleek ikastaroa bukatu baino lehen aurkeztu beharko dute dirulaguntza eskaera; jakinarazpenak ez dira banan bana egingo eta Andoaingo Euskara Zerbitzuko webgunean argitaratuko dira; diru-laguntza emateko garaian ez da kontuan hartuko gainditutako maila, baina bai asistentzia eta %85ekoa edo altuagoa izan beharko du; HABEk eskaintzen dituen dirulaguntzek izango dute lehentasuna, eta Udalak lagunduko du horrelakorik jaso ezin dutenak; eta 2022-23 ikasturterako dirulaguntza arrunta ikastaroaren gehienez matrikularen %85ekoa izango da (hala ere, izango dira 100% jasoko duten kolektiboak). Gainerako informazioa eta deialdien inguruko informazioa web orrialdean kontsulta daiteke.

Era berean, jakinarazi dute multzoen arabera eskabideak data ezberdinetan aurkeztu behar direla Udaleko Ataria Zerbitzuan, edo era telematikoan.