- Ekintzailetza Sarietan UGLE eskolako bi ikasle saritu dituzte: Josu Usabiaga legazpiarra eta Olatz Magunazelaia zornotzarra.
Magunazelaia Ortoprotesika eta Laguntza Produktuen Goi Mailako zikloko ikasleak Gipuzkoako teknologia ekimeneko ideia onenari saria irabazi du Paralisi Brakialerako Ortesi Dinamikoa proiektuarekin. Usabiaga Mekatronika Industrialeko Goi Mailako zikloko ikasleak, berriz, Urratsbat enpresa onenari saria irabazi du 25 urte azpikoen mailan. Bere proiektuak Lubriusa du izena. Bere ezagutza enpresen esku jar-tzen du eta lubrikazio prozesuak hobetzen saiatzen da.