Pasaia: Donibane eta San Pedro, Sanjoango ospakizunetan murgilduta
Jaiak gaur amaituko dira Pasai Donibanen, baina aurretik hiru ekitaldi egongo dira. 10.30ean haur eta gazteentzat Xanju kirol elkarteak lasterketa antolatu du eta 12.00etan muxikoak egongo dira plazan Patxi eta konpainiarekin. Sanjuanekin bukatzeko 17.00etan apar festa egongo da, eta txapinak eta betaurrekoak eramateko gomendioa egin dute.
Hala eta guztiz ere, hauek ez dira Donibanek udaran antolatzen dituen festa bakarrak. Izan ere, uztailaren amaieran bere jai handiak iritsiko dira: santioak.
Alabaina, Donibane ez da asteburuan badian festetan dagoen herri bakarra. San Pedroko barrutian jaiak ofizialki asteartean hasiko badira ere Maialen Muguruza arraunlariak jaurtiko duen txupinarekin, gaur eta bihar hamaika ekintaldi antolatu dituzte.
Horien artean, bihar Arrantzaleen Auzoan ospatuko den Galiziaren Eguna nagusitzen da. Izan ere, 70 urte betetzen dira Arrantzaleen Auzoa San Pedron eraiki zenetik.
Etxadi honen historia gogorazteko, bihar Arrantzaleen Auzoak 70 urte izenburukoargazki erakusketa antolatuko da ludotekako OLHko gelan, 11.00etatik 14.00etara. Gainera, bertaratzen direnek, 13.00etan, Galiziako pintxoak dastatzeko aukera izango dute.
Baina aurretik, gaur ere egongo da zer gozatuaz. Adibidez, 13.30ean haur bazkaria izango da Txokon, 17.00etan ur festa egongo da eta 20.00etan Chico Infiernoren kontzertua hasiko da Begihaundin.