- Amaia Azpiazu soprano oñatiarrak eta Aitor Olea organo-jotzaileak kontzertua eskainiko dute bihar Oñatiko San Miguel parrokian, 19.00etan (bost euro). Aita Madinaren heriotzaren 50. urteurrenaren harira antolatu den musika ziklo bereziaren lehen emanaldia izango da.