'Nondik dator esnea?' bisita gidatua Lazkaon
Iztueta baserria ezagutu eta egiten dituzten produktuak dastatzeko aukera egongo da
- Gipuzkoako Parketxe Sare Fundazioak eta Lazkaoko Iztueta Baserriak Nondik dator esnea? bisita gidatua antolatu dute. Ekimena datorren igandean, ekainaren 5ean, egingo da, Iztueta Baserrian bertan, 11.00etatik 13.00etara bitartean.
Izan ere, Iztueta Baserrian belaunaldietako esperientzia dute esne behiekin lan egiten. Beren animalien ongizateaz eta elikaduraz arduratzen dira, ingurugiroa eta iraunkortasuna kontuan hartuta.
Bisitan, Iztueta baserriko abereak, ikuilua, zelaiak eta esnetegia ikusteko aukera egongo da. Gainera, haien bizimodua eta lana ezagutzeaz ez ezik, egiten dituzten produktuak dastatzeko aukera ere izango da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du
-
Beasain: Las hortalizas de primavera serán protagonistas del mercado extraordinario de mayo
-
Detenido por robo con violencia y agresión sexual a una mujer en Donostia
-
Donostia recupera el encuentro anual de tango con más de 200 bailarines