- Urretxuko Udalak Santa Anastasia jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Lanak ekainaren 27ko 20.00ak baino lehen aurkeztu behar dira, kultur etxean. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du. Epaimahaiaren erabakia sari banaketaren egunean jakinaraziko da: uztailaren 15ean, 12.30ean, kultur etxean. Lehiaketako oinarriak urretxu.eus webgunean argitaratu dituzte.