- Santa Isabel egunean Zumarragako Udalak mahaiak jarriko ditu ermitaren atzealdean, kuadrillen artean zozketatzeko. Izena emateko epea ekainaren 1ean irekiko eta 13an itxiko da. Kultur etxera jo behar da. Zozketa ekainaren 16an izango da, 13.00etan, kultur etxean. Bestalde, haurren danborradako entseguak maiatzaren 30ean hasiko dira. Astelehenetik ostegunera eta ekainaren 17an entsegatuko dute, La Salle-Legazpi ikastetxeko soinketa gelan: Haur Hezkuntzakoek eta Lehen Hezkuntzako 1. mailakoek 18.00etan eta gainon-tzekoek 19.00etan. Elkarteen danborradako lehen entsegua ekainaren 6an izango da, 20.00etan.