- Urretxuko Udalak osoko bilkura egin zuen ostegunean. Bertan, alderdi guztiak Irimon eta Oleta-Samiñon egin nahi diren parke eolikoen aurka azaldu dira. EAJ, EH Bildu eta PSE-EEk bi testu adostu dituzte, bakoitza parke eoliko baten ingurukoa, eta Eusko Jaurlaritzari igorri dizkiote.

Proiektuak ez direla onargarriak diote, Irimo mendian eragin di-tzaketen kalte ugariengatik. "Udal honek eskura dituen legezko baliabide guztiak erabiliko ditu proiektuaren aurka egiteko", diote testuan. Bestalde, Urretxuko Udalak Antzuola, Azkoitia, Zumarraga, Ezkio-Itsaso eta Azpeitiko udalei bi proiektuen aurkako lan tekniko guztia batera egitea proposatuko die.