Síguenos en redes sociales:

Otxoteen Topaketa izango da bihar

Errenterian bost taldek kontzertua eskainiko dute basilikan eta ondoren tabernetan ibiliko dira

- Bihar Niessen elkarteak Errenteria Hiria Otxote Topaketa berreskuratuko du. Aurtengoa hamaikagarren edizioa izango da. Bost otxotek parte hartuko dute, horietako bik emakumez osatuta.

Jardunaldia Magdalena basilikan hasiko da 12.00etan talde guztien kontzertuarekin. Sarrera librea eta doakoa izango da, aforoa bete arte.

Amaitu ondoren, 13.30etik 14.30era, otxoteak tabernaz taberna joango dira. Bost taberna bisitatuko dituzte eta bakoi-tzean bi taldek abestuko dute. Aurten emanaldiak eskaintzeko aukeratu dituzten tabernak Sindikato, Gamon 14, Lekuzarra, Maite eta AXA dira.

Errenterian arituko diren otxoteak Jatorki (Bilbo), Danok bat (Portugalete), Karnaba (Errenteria), Easo (Donostia) eta Gizonok (Iruñea) dira.

Niessen elkarteak herriko tabernek, kultur eragilek eta Udalak ematen dioten babesa eta laguntza eskertu du.