- Hilaren 17an LGTBIfobiaren aurkako eguna izan zen eta Goierriren boleibol taldeak horren inguruko partida antolatu du igande honetarako. 12.00etan, Urretxuko Ispilla kiroldegian, Gasteizko Miaukatuz taldearen aurka jokatuko du. Talde honek LGTBI kolektiboaren eskubideak defendatzen ditu. Partidaren ondoren bazkaria egingo dute.