- Los Zopilotes Txirriaos eta Slow Times Blues Band taldeek kontzertu bana eskainiko dute gaur, Lazkaon. Skate parkean izango dira bi musika saioak, arratsaldeko 18.00etatik aurrera. Eguraldi txarra egingo balu, kontzertuak frontoira mugituko dira. Sarrerak momentuan bertan lortzea posible izango da. Hala ere, Ansoategin, Zelata Tabernan edo Giroa Tabernan aurretik erosteko aukera ere badago. Sarrera bakoitzaren prezioa 10 eurokoa da.