Errenteriako Udalak hiri mantenuaren alorrean hainbat lan egin ditu. Batzuk hiri-altzariak mantentzeko planaren baitan egin dituzte, eta beste zenbait herritarren eskaerei erantzuteko. Adibidez, Beraungo Luis Mariano plazan bankuak margotu dituzte (irudian) eta baranda berria jarri dute. Musika plazan eta Julian Lavillan ere hobekuntzak egin dituzte.