- Herrixen dendarien elkarteak Udako kanpaina abiatu du eta hilaren 30era bitartean Azkoitiko moda osagarrien eta kirol oinetakoen saltokietan hamar eurotik gorako erosketa egiten dutenek 250 euroko lau erosketa bonoren zozketan parte hartuko dute. Bezeroek zozketan parte hartzeko txartel bat jasoko dute "agortu arte" eta Herrixenek maiatzaren 31n jakinaraziko ditu saritutako zenbakiak.