'Astigarraga' aldizkariaren inguruko inkesta abian
Zortzi galdera prestatu dituzte eta helburua idatzizko komunikabide hau hobetzea da
- Iaz Astigarraga aldizkariak 40 urte bete zituen. Urteurrena ospatzeko hainbat topaketa egin ziren, batik bat herritarren eta aldizkariko kolaboratzaileen iritziak jasotzeko. Proposamenen artean aldizkaria hobetzeko inkesta bat egitea egokia zela ondorioztatu zen. Izan ere, azken inkesta egin zenetik hamabi urte igaro dira.
Gauzak horrela, zortzi galdera dituen galdetegia prestatu dute eta arlo hauek jorratzen ditu: ezagutza, atal gogokoenak, gaien interesa, aldizkariaren atal bakoitzaren balorazioa, zer hobetu eta zer aldatu, webgunearen ezagutza, iritzia eta aldizkarian parte hartzeko aukerak.
Inkesta betetzeko bi bide daude: Internet bidez (https://astigar.eus/aldizkaria/2022/04/29/inkesta/ webgunean) eta udal liburutegian, paperean betez.
Emaitzak jaso ondoren azterketa sakona egingo da eta balorazioa Astigarraga 2022 aldizkarian zabalduko da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
“La Europa verde, defensora de un medio ambiente limpio y saludable, se está volviendo de color marrón oscuro”
-
“Ez nuke gazteleraz ikuskizunik egingo, nire jardunaren erdigunea euskara da ”
-
El colegio La Anunciata de Donostia cerrará al final del curso por la pérdida de alumnos
-
Arrasate ofrece un programa para acompañar a las familias en la educación emocional y digital de sus hijos e hijas