- Markel Vesga 16 urteko gazte legazpiarrak irabazi du Eire-Apaolaza xake txapelketa. Finala igandean jokatu zen. Legazpiarra Jokin Fernandezi nagusitu zitzaion. Hirugarrena Anibal Fernandez izan da. Herritar onena Joseba Urdangarin izan da eta bigarren herritar onena Iñigo Larrea. Antolatzaileek Javier Aguadori eman diote Eire saria, lehen egunetik txapelketa gertutik jarraitu duelako.