- Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak datorren igandean Oiartzungo Arditurri parketxean Okilak, gure basoetako arotzak jardunaldia prestatu du.

Foru Aldundiko Aitor Lekuona Alzugaray aditua izango da hegazti hauen inguruko hitzaldiaren eta ibilaldiaren gidaria.

Parte hartzeko leku mugatua dago, beraz, aurrez erreserba egitea nahitaezkoa da (telefonoak: 943 495 069 edo 688 895 068). Prezioa bost eurokoa da pertsonako. Jarduera 11.00etan hasiko da eta bi ordu inguru iraungo du. Prismatikoak eramatea gomendatzen da. Saioa euskaraz izango da.