Udako aisialdi zerbitzua eskainiko da Lazkaon
Gaur zabaltzen da izena emateko epea, datorren maiatzaren 31ra arte. 180 plaza eskaintzen dira
- Lazkaoko Udalak udako aisialdi zerbitzua eskainiko du. Haur Hezkuntzako 3. mailatik, Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko haurrentzat izango da, hau da, 2010-2018 urte bitartean jaiotako umeentzat.
Zerbitzuak tailerrak eta ekin-tzak eskainiko ditu oporraldia eramangarriagoa egiteko eta gurasoen laneko ordutegiaren kontziliazioa errazteko.
Zerbitzua ekainaren 27tik uztailaren 22ra arte eskainiko da, eta bi ordutegi daude aukeran: goizeko 9.00etatik 13.00etara edo 10.00etatik 13.00etara.
Izen-ematea gaur zabaltzen da eta maiatzaren 31ra arte zabalik mantenduko da. Guztira 180 plaza eskaintzen ditu Udalak. Izena emateko datuekin orri bat bete beharko da telefonoz, 943 085 193 zenbakian; presentzialki kiroldegian; email bidez, kirola@lazkao.eus helbidean; edo www.lazkao.eus webgunean.
Zehaztasun guztien berri ?ematen joango da Lazkaoko Udala.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Los trabajadores de Servicios de Txingudi, en huelga por el bloqueo del convenio
-
Hondarribia acoge una nueva edición del festival de cortometraje musical AMUA
-
Nueva cita en Arrasate para renovar el DNI y el pasaporte ante la alta demanda
-
La plataforma de San Bartolomé propone comenzar a actuar en la zona con la creación de un jardín vertical en el muro de Easo