Hiru mendi ibilbide homologatu prestatu dituzte
Herriko nekazaritza, paisaia, kultura eta ondarea erakusteko martxan jarri zen lanketa bereziaren emaitza da
- Herriko nekazaritza, paisaia, kultura eta ondarea erakusteko helburuarekin hiru ibilbide homologatu prestatu dituzte Zizurkilen. Lanketa berezia egin du Udalak Hernandorena kultur taldearekin elkarlanean eskaintza eguneratzeko. Julen Larruskain arduratu da panelen diseinua egiteaz.
Zizurkil, baserri herria leloarekin abiatu zuten proiektua. Iker Urruzola alkateak azaldu moduan, balizazioak jarri, herri bideak garbitu eta bideetan panelak jarri ondoren, ibilbideak prest daude herritarrentzat nahiz bisitarientzat: "Turismo jasangarriaren aldeko apustua egiten dugu, txoko ezberdinak patxadaz eta modu lasaian bisitatzeko aukera eskainiz".
Egindako lanketaren ondoren hiru ibilaldi proposatu zituen lan taldeak eta Gipuzkoako Mendi Federazioak aztertu eta onartu ditu. Honakoak dira: PR-Gi 117 Zizurkilgo erreka eta mendiak (11,1 km); SL-Gi 26 Ezkeltzuko larretan zehar (3,4 km) eta SL-Gi 27 Atxulondo bira (4,3 km). Julen Larruskainek ibilbide bakoitzari dagokion informazio panela egin du ibilbidearen hasieran eta mapa, luzera, iraupena, zailtasuna eta beste hainbat informazio esanguratsu jaso dituzte.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Oiartzungo Udalak Ander Garaiarri, Europako txapeldunari, harrera egin dio
-
Errekan Gora: un auténtico maratón musical en Eskoriatza
-
Hondarribia rindió homenaje a Jesús María Jauregui en su VIII Festival de Ajedrez
-
El Ayuntamiento de Donostia estará “muy vigilante” con las obras de los tres bloques de Gros