Tolosako Amarozko basoa berreskuratzen ari dira
Erabilgarri egiteko sasiak kendu eta bertako landareak landatu berri dituzte ikasleek
- Eskualdeko ikastetxeak basoak lantzen ari dira aurtengo Eskola Agenda 2030 programaren baitan. Hori horrela, Amarozko basoan Tolosako Udalak eta Tolosako Ingurumen Zentroak 2020an abiarazi zuten lanketari jarraipena eman diote Tolosako Lanbide Hezkuntzako ikasleek.
Natur eremu hau berreskuratzeko hainbat ekimen egin ditu azken urteotan Udalak, basoa osa-tzen duten hiru hektareatan suntsitutako ekosistema berreskuratu eta kontserbazio lanak egiteko. 2020an gazte auzolandegiak antolatu zituen Udalak. Eremua erabilgarri bihurtzeko lanak egin eta urmael bat sortzeko lehen pausoak eman ziren. Horrez gain, Tolosako ikastetxeek eremua erabiltzen dute Baso Eskola proiektua garatzeko. Aurten Lanbide Hezkuntzako ikasleek Amarotzeko basoan sasiak eta landare inbaditzaileak kendu dituzte eta bertako landaredia landatu dute. Lan hauek Goroldi taldearen laguntza izan dute eta hainbat landare landatu dira, 100 zuhaixka eta 100 zuhaitz denera.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Los alquileres en Gipuzkoa frenan su ascenso en el primer trimestre de 2025
-
El PNV recuerda al PSE que siempre ha actuado “con lealtad” en los gobiernos de coalición
-
Azkoitia festeja los 75 años de la coronación de la Virgen de Urrategi
-
La conmemoración del 75 aniversario de la coronación de la patrona de Azkotia, en imágenes