- Zestoako Udalak birziklatutako plastikoarekin egindako jolas parke berria ipini du Iraetako Salbe kalean. Parke berria egokitzeko lanak orain dela bi aste abiatu ziren eta joan den ostiralean parkearen eta errepidearen arteko segurtasuna bermatzeko baranda bat jartzea falta bazen ere, jolasak dagoeneko bere lekuan daude. Udalak 25.000 euroko diru-partida bideratu du Iraetako jolas parke berria egiteko.