- 2020ko martxoaren 14an, dena prest zuten Txapel Egunaz gozatzeko, baina pandemiak hankaz gora jarri zituen plan guztiak. Bi urte gora beheratsuren ondoren, apirilaren 30ean ospatuko dute Txapel Eguna.

2020ko txapelduna bera zen eta bi urte beranduago bada ere jasoko du txapela, Alex Inza, Egarriko Alexek. Epaimahaiak aukeratu zuen Alex Inzari ematea txapela "bera bezalako pertsonek garrantzia berezi dute herria, komunitatea egiterakoan". Apirilaren 30ean izango dira emakumeen pala txapelketak (10.00etan), txapeldunen mus lehia (16.00etan), Bukalai dantza taldea Intxaur frontoian (17.30ean), eta afaria Iriarte jatetxean (21.00etan). Bazkarirako txartelak (26 euro) salgai daude Iriarten eta Egarrin. Aurreko edizioko txartela oraindik inork badu prezio aldea ordainduta aurtengoa emango zaio.