Azpeitiak abiatu ditu hiru postu betetzeko oposizioak
Gaitegi orokorrari buruzko lehen azterketa ostegunean egin zen eta 138 pertsona zeuden probetarako deituta
- Azpeitiko Udalak kirol ekintzen teknikari, parekidetasun teknikari eta arkitektu-tekniko plazak oposizio-lehiaketa bidez bete-tzeko prozesua abiatu zuen iazko abenduan; lanpostu horiek betetzeko interesatuen izena emateko epearen irekierarekin, hain zuzen ere.
Epea bukatuta eta izena emandakoek ezarritako baldintzak betetzen zituztela ikusteko azterketa eginda, martxoaren 24an argitaratu ziren onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Hala, Kirol ekintzen teknikari, parekidetasun teknikari eta arkitektu-tekniko plazak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa-prozesuko lehen azterketak (gaitegi orokorrari buruzko ariketa teorikoa) ostegunean egin ziren Izarraitzen; probetarako 138 pertsona deituta zeudelarik.